Pentsio duinen aldarria plazara eraman zuten berriro

Barren.eus 2018ko mar. 16a, 09:25

Elgoibarko hainbat erretirodun eta pentsiodun kalera irten ziren atzo, beste behin ere, pentsio duinen alde protesta egitera.

Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera hutsaren hurrengoa dela protesta egiteko, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzeko batu ziren berriro erretirodunak eta pentsiodunak, Euskal Herrian azken asteetan han eta hemen helburu berarekin egiten ari diren mobilizazioekin bat eginda. Elgoibarren joan den otsailean ere atera ziren plazara.

pentsiodudak protesta elgoibar plaza