Preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egingo du LABek Elgoibarren

Barren.eus 2018ko mar. 21a, 15:15

Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak deituta, euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egingo dute eguen honetan, martxoaren 22an, Elgoibarren.

Debaldeko LAB sindikatuak hilero antolatzen du eskualdeko herriren batean euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko" elkarrataratzea, eta hil honetakoa Elgoibarren egingo dutela jakinarazi dute. Eguenean, hilaren 22an, batuko dira, 12:00etan, Elgoibarko autopistarako biribilgunean (Rodisa lantegiaren ondoan). "Euskal preso eta Iheslariak etxera" lelopean batuko direla jakinarazi dute sindikatutik.