Iñaki Konde 2017ko Euskadiko duatletarik onena, beteranoetan

Barren.eus 2018ko mar. 22a, 15:18

2017ko triatletarik eta du duatletarik onenak saritu zituen Euskadiko Triatloi Federazioak, eta sari bat baino gehiago jaso zuen Iñaki Konde (Elgoibar, 1951) triatleta nekaezinak, beteranoetan.

Euskadiko Triatloi Federazioak joan den otsailean banatu zituen sariak, Irunen egin zuen jaialdian, eta Iñaki Konde (Elgoibar, 1951) izan da onena duatloietan eta hirugarrena triatoietan, 60 eta 70 urtekoen artean (Beterano 3 maila). Duatloi zirkuituko lau proba irabazi zituen Kondek iaz (Sopelana, Mungia, Basauri, Oñati, Ermua eta Durango) eta sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu zuen 2017. urtea. Gutxienez zazpi probatan parte hartu behar da azken sailkapenean ageri ahal izateko. Era berean, triatloi zirkuituan ere aurreneko postuetan sailkatu zen Konde proba gehienetan. Irabazi, baina, bakarra egin zuen, Gorlizeko Triatloia, hain justu ere. Puntu guztiak batu ostean, sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu zuen. Mendiko Duatloietan ere aritu zen Konde eta hor ere hirugarren postua lortu zuen sailkapen nagusian.

• Distantzia Ertaineko Europako Txapelketa helburu
Kondek distantzia ertaineko (4-130-30 Km.) Europako Triatloi Txapelketan parte hartzeko asmoa du aurten. Ibizan jokatuko da proba hori urrian, eta egingo duen prestaketa lana ironman proba bat egiteko baliatu nahi du, non eta noiz erabaki gabe badauka ere. "Gertuen geratzen zaizkidanetako batean lehiatuko naiz, Ibizako txapelketan parte hartu baino lehenago edo geroago, sasoi puntua aprobetxatuta", esan du.

∞Lotura duten albisteak: