Ate gaineko horman zuloa eginda sartu ziren, eta baliodun gauzen bila, ordenagailua apurtu eta hankaz gora utzi zuten dena. Lapurrek dirua eta alkoholdun edariak eraman zituzten. Apirilaren 2ko goizaldean, berriz, Urazandiko Herri-Gain elkartean sartu ziren, indarrez. Lapurrek aurrez saiakeraren bat egina zutela argitu dute Udaltzaingotik, baina ez zutela sartzerik lortu. Oraingoan, ordea, sarrerako ate ondoko leihotik sartu dira. Ertzaintza ari da bi kasuok ikertzen.