'Atera selfiea' kanpaina hasiko dute Elgoibarren denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko

Barren.eus 2018ko api. 6a, 11:33

Denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatu nahi du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Elkarteak, eta horretarako, Atera selfiea kanpaina hasiko du apirilaren 13an, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

Salerosketak euskaraz egiten dituzten erosle eta merkatariek (dendari zein ostalariak) elkarrekin selfie bat atera behar dute lehiaketarako eta gureanbaielgoibar@gmail.com helbidera edo 643 499 169 whatsapp zenbakira bidali maiatzaren 17a aurretik (argazkiarekin batera bezeroaren telefono-zenbakia eta denda edo tabernaren izena bidali behar dira]. 18  urtez gorako edonork parte hartu dezake lehiaketan eta bezero bakoitzak nahi adina argazki aukeztu ahal izango ditu lehiaketarako. Parte hartzen duten guztien artean, 20 euroko hamabost erosketa-txartel zozkatuko dituzte gero, zozketa egunetik hasi eta bi hilabeteko epean erabiltzeko.  Erosketa-txartelak erosketa bakarrean trukatzeko izango dira, eta antolatzaileek ez dute dirurik itzuliko. Erosketa-txartelak trukatzen diren establezimenduek 20 euroko faktura egin beharko diote Elgoibarko Izarrari (BEZ barne). Zozketa, berriz, maiatzaren 18an egingo dute, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. 

 Selfi lehiaketa