Iñigo Urkullu lehenkadariarekin batera hartuko dute parte ekitaldian Elgoibarko alkate Ane Beitiak eta Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) zuzendari Aintzane Ezenarrok. 17:30ean hasiko da ekitaldia.
Tolosako herritarra zen Miguel Vargas Arnaizen gorkuzkinak hobiratuko dituzte martitzeneko ekitaldian. Rabanera del Pinar (Burgos) udalerrian erail zuten, 1936an. Lehendakariak Miguel Vargasen gorpuzkiak bere familiartekoei entregatuko dizkie eta horiek Duintasunaren Kolunbarioan gordeko dituzte, bertan egon daitezen.
2017ko urtarrilaren 30ean inauguratu zuten Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioa, Eusko Jaurlaritzak sustatutako estreinakoa. Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu zituzten egun hartan, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zutela egin zuten ekitaldian. Era berean, 36ko Gerran galdutako 24 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu zituzten, joan den otsailaren 9an.