BABESTUTAKO EDUKIA: Euskal bideo-jokoen lehen jardunaldia egingo dute maiatzaren 12an

Barren.eus 2018ko api. 17a, 11:05

Jokoteknia da euskara hutsean bideo jokoei buruz egingo den estreinako jardunaldia. Bilbon egingo dute maiatzaren 12an, Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatuta.

Ekitaldia 9:00etatik 14:00etara egingo da, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Doan izango den arren, parte hartzeko aurrez izena eman beharko da https://jokoteknia.eus/ webgunean.

Bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango du helburutzat Jokoteknia izeneko jardunaldiak.

Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos -Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira -Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz -Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

• Jardunaldiaren webgunea

Ekitaldiari buruzko informazio osatua jasotzen duen webgunea garatu dute arduradunek CodeSyntax enpresa teknologikoarekin elkarlanean: https://jokoteknia.eus/

Egitaraua

  • 09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
  • 09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
  • 10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter)
  • 11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
  • 11:35 Atsedenaldia.
  • 12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
  • 12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria?