Ander Iriartek Zamorako MMT Seguros taldean jokatzen du, Asobal ligan. Zamorako taldeak 23-36 galdu zuen etxean jokatu zuen azken partidan, dagoeneko Liga txapelduna den Bartzelona ahalguztidunaren aurka. Galdu arren, zaleak jokaldi ikusgarriekin gozarazi zituzten MTT Seguros taldeko jokalariek, eta horietako bat bereziki ederra izan zen. Octavio Magadan taldekidearen pasea airean hartu zuen Ander Iriartek gola sartzeko. Jardunaldi osoko gol onena aukeratu dute Iriarteren gola. movistarplus.es webgunean webgunean ikus ditzakezue 28. jardunaldiko bost gol onenak.
Golik ikusgarriena sartzeaz gainera, Iriarte izan zen taldeko jokalari onenetarikoa, Octaviok eta bien artean bederatzi gol sartu baitzituzten.
•Alkortako jokalari ohia
Ander Iriartek 24 urte eta bi metro altu da, eta Alcorta Forging Group taldearekin jokatu zuen 2015-2016 denboraldia. Ohorezko Zilarrezko Mailako Bidasoa taldetik ailegatu zen Elgoibarrera, belauneko lesio larri bat izan ostean, jokoa eta konfiantza berreskuratzeko asmoz. Denboraldi amaieran fitxatu zuen Zamorak.