Elgoibarko gurasoei zuzendutako "Guraso formakuntza 2018" proiektuaren barruan eskainiko dute ikastaroa, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko Arreiturrekoak Guraso Elkartearekin lankidetzan.
Datorren eguaztenean, maiatzaren 9an, izango da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua),18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu, eta parte-hartzaileek umeekin sortu daitezkeen larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasiko dute pediatria zerbitzuan lanean diharduten adituen eskutik.
Gurasoei, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze, trabatze, sinkope edo asma-krisiak ematen direnetan berehala erantzuteko eta jarduteko ezagutzak irakatsiko dizkiete. Panpinekin egingo dituzten hainbat ariketarekinjarriko dute praktikan ikasitakoa.
• Izena emateko
Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean izenemate orria beteta lagata, edota honako formularioa betez.