Ekimen horretan, hala ere, musika eskolako beste zeinbait ikaslek ere parte hartu zuten: Izaro Ugalde eta Nerea Galindo (akordeoi ikasleak), Beñat Iturriaga (klarinetea), Malen Galarraga (flauta) eta Jorge Alvarez de Arcayak (baxu elektrikoa). Talde horrek bere kontzertua eskaini zuen, baina hori baino gehiago ere izan zen: Musika eskolako akordeoi taldekoek eta Sustrai akordeoikoek kontzertua eskaini zuten, Maite Janeiroren zuzendaritzapean, eta ondoren, Elgoibarko ikasleek Lasarte-Oriako Suberri taldearekin batera jo zuten, Elias Goikuriaren zuzendaritzapean.
Ekitaldia, Euskal Herri osoko akordeoi joleek elkarrekin eman zuten kontzertuarekin amaitu zen.