Musika eskolako txaranga 20:00etan irtengo da musika eskolako ataritik, eta bidean, musika eskolako instrumentu talde ezberdinek hainbat saio eskainiko dituzte. Kultur Etxeko atarian dultzaineroak ariko dira; Jai Alai ondoan, saxo taldekoak; udaletxeko arkupeetan, akordeoi joleak; Ipintzako arkupean, bilolin joleak; eliza atarian triki eta dantza taldekoak eta musika eskolako atarian, Alabastro taldekoak.
Kontzertu ibiltaria musika eskolako atarian bukatuko da, “Alabastro Freaks” eta “Watermelons” taldeen emanaldiarekin.
Musika eskolak iaz antolatu zuen estreinakoz kontzertu ibiltaria, eta izan zuen arrakasta ikusita errepikatzea erabaki dute.