Mendaroko Udalak antolatutako estreinako ardo dastaketara jendetza batu zen iaz, eta izan zuen harrera ikusita, berriro antolatzea erabaki dute. Zapatuan egingo dute bigarren ardo dastaketa, 12:00etatik 14:30era, Mendaroko Herriko enparantzan.
Aurten lau upaitegitako ardoak dastatu ahal izango dira: Navarsotillo (Andosilla), Bagordi (Andosilla), Otero-Ruiz de Alegria eta Miguel Angel Muro (La Piebla de la Barca). Bost euroan salduko dituzte Mendaroko Udalaren zigilua izango duen ardoa edateko kopak, eta sei ardo edan eta pintxoa jateko aukera izango da. Pintxoak bakarrik erosteko aukera re izango da, euro batean. Mendaroko Bizi Poza txarangaren musikak girotuko du ardo dastaketa.
Iaz 150 baso inguru saldu zituzten eta Mendaroko Udalak balorazio positiboa egin zuen. "Ardo dastaketa bat antolatzen genuen estreinako aldia zenez, zalantzak genituen jendeak nola erantzungo zuen, baina oso ondo irten zen", azaldu zuten.