Elgoibarrek eta Azpeitiak Herriarteko txapelketako final zortzirenetako kanporaketako itzulerako partidak jokatu zituzten barixakuan Ikastolako frontoian. Azpeitian jokatutako neurketetan bi partida irabazi eta hirugarrena galdu zuten elgoibartarrek eta alderantziz gertatu zen oraingoan: bakarra irabazi zuten etxekoek eta bi partida bisitariek. Bakoitzak hiru partida irabazi dituen arren, tanto gehiago lortu dituztelako sailkatu dira azpeitiarrak final laurdenetara.
Frontoi osoko buruz burukoan Gorka Lizarralde elgoibartarrak 7-20 irabazi zion Oier Alkorta azpeitiarrari. Frontoi osoko binakakoan, Beñat Arrizabalaga eta Ibon Larrea elgoibartarrek 20-15 galdu zuten Eneko Martijaren eta Urtzi Lopetegiren aurka. Azken partidan, zazpi koadro barruko buruz buruko lehian, Mikel Arrietak 5-20 galdu zuen Asier Egigurenen aurka.