180 neska-mutilek hartu zuten parte Igeriketa Egunean

Barren.eus 2018ko maiatzaren 22a

Elgoibarko Igeriketa Eguna ospatu zuten herriko igerilari gaztetxoek zapatuan Olaizaga kiroldegian. Giro onean joan zela eguna azaldu dute Elgoibarko Igeriketa Taldeko kideek.

Guztira, 6 eta 14 urte arteko 180 umek hartu zuten parte Elgoibarko Igeriketa Taldekoek prestatutako jolasetan eta probetan. Amaieran oparitxo bat eman zieten guztiei.

igeriketa eguna olaizaga elgoibar