Laida Sotok lehiaketara aurkeztutako ilustrazioak bigarren saria eskuratu du A Mailan.
Nahia Etxanizek eta Haizea Miranda Holmes, berriz, Irrien Lagunak Sarian hartu dute parte euren ilustrazioekin, eta saritu dituzten lau lanetako bi dira artista elgoibartarronak. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostian eta han izan zen saria jasotzen Laida Soto.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dituzte, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komiki edo bineta sortu. Lehiaketaren hamargarren ekitaldira ia 8.000 marrazki aurkeztu dituzte Euskal Herri osoko gaztetxoek.
- Honako loturan ikus ditzakezue saritutako ilustrazioak, tartean Egur Arte Tailerreko ikasleenak: postdata.elkar.eus