Egun osoan jasoko dituzte elikagaiak, 9:30etik 21:30era bitartean. Boluntarioak ere behar dituzte janaria jasotzeko eta lan horretan aritzeko prest daudenek 688 679 456 zenbakira deitu behar dute, 11:00ak eta 14:00ak bitartean. Boluntarioek, txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei, poltsa bat eskaini eta poltsa janariarekin bueltatzera gonbidatuko dituzte. Ondoren, poltsak jaso eta dohaintzan emandakoa propio prestatutako enbalajeetan jarriko dute. Elgoibarren, 2014 urtetik hona, adin txikikoekin batera parte har daiteke elikagaien bilketan,betiere, pertsona horiek balioetan hezteko helburuarekin.
∞Lotura duten albisteak:
- 7.895 kilo janari bildu dituzte aurtengo janari bilketan, aurrekoan baino 5.000 kilo gutxiago (2017-12-13)
-
Abenduaren 1ean eta 2an egingo duten janari bilketarako boluntarioak behar dituzte (2017-11-13)
- Hiru tona janari batu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak (2017-05-31)
- Elgoibarren eginiko janari bilketan 13.124 kilo elikagai batu zituzten (2016-12-10)
- 16.550 kilo elikagai batu dira aurten, aurreko bi urteetan batutako guztia beste (2015-12-03)
- Ehun boluntariok baino gehiagok parte hartuko dute Elgoibarko elikagaien bilketan (2015-11-26)