Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren zein Mendaron. Ume, gazte zein helduentzako egitaraua prestatu dute eragileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. Mendaron Trinitateko jai batzordeak antolatzen ditu urtero izen bereko ermitaren bueltan ospatu ohi diren jaiak. Historia handiko ermita da Trinitatekoa, araneko zaharrena, Astigarribiako San Andresekin batera [1.105. urtean eraiki zuten], duela urte batzuk mendaroarrek auzolanean berritutakoa. Ermita estimatua da, eta jaietako egitarauak aldaketa handirik izan ez badu ere, azkeneko urteotan, jende ugari batu ohi da ospakizunera, baita Mendarotik kanporakoak ere. Maiatzaren 27an izango da Trinitateetako egun handia, igandez, baina barikutik astelehenera bitartean ibiliko dira jai-usainean mendaroarrak.
Elgoibarren, burdingileen eta ikazkinen lanak irudikatuko dituzte aurten Trinitateetako nagusien danborradako karrozetanurdingileen eta ikazkinen lanak irudikatuko dituzte aurten Trinitateetako nagusien danborradako karrozetan, eta Txomin Mujika omenduko du Atabal elkarteak. Trinitateetako 17. Azoka berezia egingo dute zapatuan. Garaian garaiko produktuak eta herrian hazitako abereak izango dira azokan, besteak beste. Domekan, artisau azoka eta haurren danborrada izango dira.
Elgoibarko eta Mendaroko Trinitate jaietako egitarau guztia ondorengo irudietan klik eginda.