Elgoibarko Xake Taldeak antolatu duen laugarren Udaberriko Xake Txapelketan 32 xakelari aritu dira lehian, joan den martxoaren 12tik hona. Iriondo tabernan jokatu dituzte partida guztiak. Zortzi multzotan banatuta aritu ziren lehian hasieran. Kanporaketak jokatu zituzten gero eta Jose Luis Larrañaga elgoibartarra eta Felix Manso urnietarra ailegatu ziren finalera. Mikel Leon finalera iritsi ez den lehen urtea izan da honakoa, aurreko hiruretan lortu baitzuen azken partida jokatzea (iaz Markel Kerexetak irabazi zion Mikel Leoni finalean). Manso eta Larrañagaren arteko lehian urnietarrak irabazi zuen.
Kanporaketetara sailkatu ez ziren xakelariek jokatu duten Kopa txapelketako finalean Markel Kerexetak irabazi zion Ivan Fernandezi.
Alegia, iazko irabazleak gailendu dira aurten ere Udaberriko Txapelketan, baina tituluak elkartrukatuta. Izan ere, Txapelketa nagusia irabazi zuen iaz Kerexetak eta Kopa Mansok.
*Argazkiak: Elgoibarko Xake taldea.