Ahozko komunikazioa bertsoaren bidfez lantzeko helburuarekin 13 ikasturte dira Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektua Elgoibarren martxan dagoela. Gipuzkoako Bertsolaze elkarteak zuzendutako proiektuan 261 ikasle aritu dira aurten Elgoibarren Udalak finantzatutako egitasmoan. Astean, ordubete eskaini diote bertsoaren bidez ahozkotasuna lantzeari Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariekin hurrenez hurren.
Ikasturtean barrena egindako lanaren erakusgarri jaialdia egin zuten atzo Herriko Antzokian LH 4 eta LH 5eko ikasleek etxekoen aurrean. Taldeka taula gainera atera eta mikrofono aurrean jarri ziren binaka edo hirunaka kopla eta bertso kantuan. Askotariko gaiak baliatu zituzten kanturako, beti ere, giro alaia sortuz eta batzuk bertsoak janzteko mozorroak ere erabili zituzten. Super heroiei, udalekuei, espiei zooko animalie, marrazki bizidunei, Ikastolako xelebrekeriei, lanbideei, lapuirrei, telebista saioei, Halloweeni eta martxoaren 8ari buruz aritu ziren irakasleek gidatutako saioan.
Gelan ikasitakoa taula gainean azaltzeko gai direla erakutsi zuten ikasleek.
- ARGAZKI-BILDUMA: BERTSO JAIALDIA, argazkitan.