Etxe eta saltokietan segurtasuna hobetzeko aholkuak emango dizkiete Ertzaintzako kideek herritarrei, Mendaroko Udalarekin batera antolatu duten hitzaldian. Ekainaren 14an, ostegunean, izango da hitzaldia, Lagun Betikoak elkartean, 17:00etan hasita.
Hitzaldia herritar ororentzat da, baita herrian denda, taberna edo enpresaren bat daukatenentzat.