Dantza moderno eta garaikide ikuskizuna eskainiko dute ostiralean Mendaron

Barren.eus 2018ko eka. 14a, 11:19

Mendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du ekainaren 15ean Mendaroko Goñati Pilotalekuan.

22:00etan hasiko da dantza saioa eta Ana Alberdi, Lucia Dieguez, Naia Aizpurua eta Jone Barandika irakasleekin jardundako 4 eta 18 urte bitarteko 70 haur eta gaztek hartuko dute parte jaialdian. Ikasturte amaierako ikuskizunean dantza moderno eta garaikide erakustaldia egingo dute. Sarrera doanekoa izango da.

•Biraka taldearen ikuskizuna Herriko Antzokian

Dantzarekin jarraituz, Biraka Dantza Elkarteak ere ikasturte bukaerako Biraka Zinema ikuskizuna eskainiko du gaur eta bihar Elgoibarko Herriko Antzokian. Atzo ere eskaini zuten.

2018 06 14 mendaro dantza modernoen taldea 3

2018 06 14 mendaro dantza modernoen taldea 2