Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Jon Basurto presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak C.D. Elgoibar futbol klubaren urteko batzar nagusian.
Horiez gainera, mugikorrerako aplikazioa aurkezteko baliatuko dute batzarra. Bazkide, guraso eta zaleen arteko hartu-emana erraztu eta sustatzeko sortu dute C.D. Elgoibarren APPa. Aplikazioari esker klubari buruzko informazio guztia modu erraz eta erabilgarrian kontsultatu ahal izango dela azaldu dute. Besteak beste, partiduen ordutegiak eta emaitzak.
Ekainaren 21eko batzar nagusia 19:00etan hasiko da.