Aurre benjamin mailako finalean, hau da, zortzi urteko pilotarien artean, Oier Izagirrek 16-6 irabazi zion Julen Jausorori. Benjamin mailako (9-10 urte) finalean 16-13 irabazi zion Mikel Berguak Eneko Goikoetxeari, eta alebinen lehen urteko pilotarien arteko finalean Peru Bereziartuak 16-4 irabazi zion Beñat Iturriagari.
Eskuz banako finalen ostean, binakako finalak jokatu zituzten bigarren urteko alebinek eta infantilek. Lehen neurketan, Iker Izagirrek eta Beñat Basurtok osatutako bikoteak 18-12 irabazi zion Eneko Etxanizi eta Ibai Floresi. Azken partidan nagusitasunez irabazi zuten Danel Iriondok eta Alex Berguak. Lau ytantoan laga zituzten Beñat Jurado eta Iban Arrizabalaga.