EuskoSkills lehiaketako antolatzaileek jakinarazi dutenez, IMHko ikasle Jon Peñak lortu zuen puntuazio handiena IMHn jokatu zuten NC Torneatze-Fresatze proban. Hala, urrezko domina irabazteaz gainera, SpainSkills proban lehiatzeko sailkatu da ikasle zumaiarra. IMHko beste hiru ikaslek ere hartu zuten parte aurtengo EuskoSkills probetan: Mikel Pascualek CAD proban, eta Iker Bizentek eta Markel Iturriak CNC Torneatze proban.
2018ko EuskoSkills Txapelketan 24 txapelketa antolatu dira (arlo bakoitzeko bat) Lanbide Heziketako 20 ikastetxetan, horien artean IMHn eta Meka Elgoibarren, eta 23 enpresa laguntzailerekin lankidetzan. Apirilaren amaieran hasi eta ekainaren hasiera arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 46 ikastetxetako 177 ikaslek hartu dute parte norgehiagoketan.
Euskoskills Txapelketa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen du, edozein heziketa-ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta, betiere ziklo hori txapelketako familia batekin lotuta badago.
Ekimen honen helburu nagusia da, txapelketen bidez, honako honen inguruko kontzientziazioa sustatzea: trebetasun eta gaitasun maila handiek zein ekarpen funtsezkoa egiten dioten bai arrakasta profesionalari, bai norberaren garapen pertsonalari. Era berean, EuskoSkills Txapelketa Lanbide Heziketa eta honen arlo aniztasuna euskal gizarteari ezagutarazteko tresna egokia ere bada, antolatzaileen esanetan. Sari banaketako argazkiak eta saritu guztien zerrenda hemen: https://www.irekia.euskadi.eus
∞Lotura duten albisteak: