Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara

Barren.eus 2018ko eka. 20a, 12:07

Elgoibarko Udalak prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan, herritarrek udalaren jardunean "ahotsa" izan dezaten. Udalak proposatutako zortzi proiekturen artetik zeinek duten lehentasun handiena bozkatzeko aukera dute herritarrek.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, guztira 200.000 euro bideratuko ditu herritarrek lehenesten dituzten proiektuak gauzatzera. Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek, 16 urte edo gehiago dituztenek parte hartu ahal izango dute. Ekainaren 30era arte egongo da zabalik botoa emateko aukera. Aurrez aurre edota on line parte hartzeko aukera izango da, honako formulario honen bitartez.

Elgoibarko alkate Ane Beitiaren berbetan, herritarrak komunitate baten parte dira, eta Udalak lanean jarraituko du herritarrak hala senti daitezen. "Horregatik, udalarentzat Elgoibarren aurre egingo diegun erronka handienak guztion artean zeintzuk diren erabakitzea oso garrantzitsua da. Gure helburua guztion artean Elgoibar hobeago bat eraikitzea da eta horretarako elgoibartarron iritzietatik abiatu nahi dugu", adierazi du.
Partaidetzarako irizpide eta arauei dagokionez, proiektu guztiei eman beharko zaie puntuazioa, garrantziaren arabera herritar bakoitzaren irizpideari jarraituz, 1etik 8ra, 8 balio handiena izanda.
• Hona bozkatu beharreko zortzi proiektuak eta bakoitzari buruzko xehetasunak eman ditu Elgoibarko Udalak:

  1. Aizkorri eta Urazandi lotuko dituen oinezkoen pasealekua. Kostu zenbatetsia: 55.000 euro. Aizkorri eta Urazandi auzoen artean bidexka bat dago, eta bertatik, egunero-egunero igarotzen dira udalerriko bizilagunak. Proiektuaren bitartez, bide hori berrurbanizatu, egokitu eta bere onera ekarriko da, Elgoibarko auzoen arteko lotura hobea izateko eta, halaber, udalerriko ibilbide osasungarrien sarea sustatzeko.
  2. Aparkatzeko eremuak monitorizatu eta horiei buruzko informazio-panelak jartzea Aita Agirre plaza, Uparitzaga, Trenbide, Sigma... Kostu zenbatetsia: 60.000 euro. Antzeman ahal izan denez, ibilgailuek egiten duten ibilbidearen zati handi bat aparkalekubila egiten dute. Egoera horri erantzuna eman nahian, proiektuak udalerriko zenbait aparkaleku monitorizatzeko asmoa du, aparkalekuak aurkitzen laguntzeko eta autoek beharrik gabe egiten dituzten ibilbideak ekiditeko. Irtenbide hori oinezkoentzat ere onuragarria izango da ahal den neurrian trafikoaren kalteak saihestuko baitira.
  3. Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzea. Kostu zenbatetsia: 50.000 euro. Proiektuak, trafikoari dagokionez, noranzko bakarreko kale bilakatuko du Bernardo Ezenarro kalea. Jarduera honi esker, espaloia zabaldu egingo da eta anbulatorio eta osasun-zentroaren arteko zebra-bidetik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna handitu. Horretaz gain, galtzadaren alde batean aparkalekuak sortu ahal izango dira.
  4. Hilotz-hondarrak eta errautsak biltzeko kolunbario bat egitea hilerriaren alde berrian. Kostu zenbatetsia: 90.000 euro. Hilotz-hondarrak erretzea gero eta ohikoagoa izateaz gain, zenbait familiak eskatu dute senitartekoen hezur-hondarrak gordetzeko aukera izatea behin emakidako horma-hilobiekduten 10 urteko epea amaituta. Bi arrazoi horiek aintzat hartuta, hilerriaren alde berrian kolunbario bat eta hezurtegi bat egiteko aukera proposatu da. Horrela, etorkizunari begira,beste zenbait jarduketa egin ahalko dira hilerrian, orain horma-hilobiek betetzen duten espazioa berreskuratu eta lorategi bilakatzeko aukera egongo da eta.
  5. Azokan 0-3 urte bitarteko haurrentzat areto bat egitea/egokitzea. Azoka plazan edoskitzeko gunea egokitzea, salmenta-postuak beste era batean banatuta. Kostuzenbatetsia: 65.000 euro. Proiektu honen helburua bikoitza da. Alde batetik, gaur egun azokan hutsik dauden postuak aprobetxatuz, 3 urtez beheragoko umeak dituzten gurasoentzat esparru egoki bat sortzea proposatzen da. Bestetik, euritik eta hotzetik babestutako lekua egokituko da, eta bertan,azoka plaza dinamizatzen eta merkataritza sustatzen lagunduko du.
  6. Haur-parke bat sortzea Pedro Mugurutzako 8. zenbakian. Kostu zenbatetsia: 65.000 euro. Azken urteotan haur-parke batzuk atondu dira herrian zehar. Beste parke baterako zenbait kokapen posible (Gabriel Kurutzelaegi, Artetxeko etxeak, eta abar) aztertuta eta dauden zailtasunak, teknikoak, batez ere, (garajeak, inpermeabilizazioak) ikusita, parkea Pedro Mugurutza plazan, 8. zenbakian, egiteko aukera mahaigaineratu da, modu horretan Gabriel Kurutzelaegi, Artetxeko etxeak eta Pedro Mugurutza eremuari zerbitzua emanez.
  7. Aurrealde huts eta narriatuetan horma-irudiak margotzea. Kostu zenbatetsia: 24.000 euro. Udalerrian badaude azalera leun handiko hainbat etxe-aurre, horma edota esparru, behin baino gehiagotan grafiti nahiz pintadarako lekua izan direnak eta erakargarriak ez izateaz gain, ekiditeko moduko eremuak ere izan daitezkeenak. Proiektu honen asmoa da hormahorietako batzuk berreskuratzea atseginago bilakatuko dituzten horma-irudien bitartez.
  8. Bolatokiko parkea berrurbanizatzea. Kostu zenbatetsia: 100.000 euro. Bolatokiko plaza, gaur egun, igarolekua da eta ez da askotan erabiltzen egoteko leku gisa. Espazio hori bizilagunen aisialdirako erabilitzeko asmoz, plaza berrurbanizatzea proposatu da, argitsuago eta erakargarriago bilakatuz. Horrela, udalerriaren erdigunean egoteko eta jolasean aritzeko eremu berri bat sortuko da.

• Parte hartzeko moduak eta egunak

Aurrez aurre botoak eman ahal izateko, formulario bat bete eta hurrengo tokietan laga behar da:

Honako leku hauetan kokatutako kutxatiletan:

  • Gotzon Garate Udal Liburutegia.
  • Jubilatuen Etxea.
  • Kultur Etxea.
  • Herritarren Arreta Zerbitzua.
  • Olaizaga Kiroldegia.

Kalegoen plazan jarriko duten karpan

  • Egunak: ekainaren 22an eta 23an .
  • Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

2018 06 20 partaidetza bidezko airrekontua elgoibar udala v1