Kimetz elkarteko kideek jakinarazi dutenez, lagun batek baino gehiagok galdetu diete 25 kiloko zakuarekin beharrean 15 kilokoarekin parte hartzeko aukerarik dagoen. Zakua bizkar gainean hartuta egin beharreko zatia baita gogorrena parte hartzaile askorentzat. Izena ematerakoan antolakuntzakoei eskaera egitearekin nahikoa dela argitu dute. "Nahaste Borraste proba herrikoia da eta izaera horri eustea dugu helburu. Marka eta irabazleen leihatik kanpo ere badago parte hartzeko aukera", esan dute.
• Izena emateko
Kalegoen plazatik hasiko da Nahaste Borraste, 19:00etan. Izena emateko, Kimetz elkartera joan beharko da, 17:00etatik 18:30ak bitartean. Doakoa da izenematea. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte antxitxika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta (15 kilo emakumeek eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteek), eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.
• Lariz eta Lendinez
Probako dominatzaile nagusiak diren Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren iaz. Zazpigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamaikagarren garaipena izan zen Lendinezentzat. Batak zein besteak parte hartuko dutela jakitera eman du Kimetzek. Probaren amaieran, parte hartzaile guztiei afaria eskainiko diete antolatzaileek Kimetz elkartean, debalde.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2017ko Nahaste Borraste Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten; 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen; 2014koa Jorge Gonzalezek;2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.