Zabaltzen Sartu irabazi asmorik gabeko elkarteak antolatutako ikastaro hau Sendotu aldiberean programaren barruan eskainiko dute, eta hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako gizarte funtsak (FSE-EGIF) erdibana finantzatutako ikastaroa izango da, eta Lanbideren baimena ere badauka.
Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta saio teorikoak zein praktikoak eskainiko dituzte. Saio teorikoak irailaren 10etik abenduaren 28ra bitartean izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Zabaltzen sartuk Arregitorre kaleko 6. zenbakian daukan egoitzan. Ondoren, urtarriletik aurrera, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. Guztira 84 ordu. Parte hartu ahal izateko baldintza bakarra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edota pareko ikasketa maila edukitzea da.
Lanbideren web orrian eman behar da izena. Informazio gehiagorako Zabaltzen Sartu elkarteak Elgoibarren duen enplegu zentrora jo behar da, Arregitorre kaleko 6. zenbakian, astelehen, eguazten eta barixaku goizetan.