Skaterrentzako albiste onak iragarri ditu Elgoibarko Udalak, skatepark berria eraikiko dutela jakinarazi baitute. Urazandi auzoan zegoen orain arte skaterrentzako jolas gunea, Tontodromo moduan ezagutzen den parkean, hain zuzen ere. Tontodromoaren bueltan dagoen oinezkoentzako pasealekuko espaloia zabaltzeko lanak hasi dituzte asteon, eta zorua berrritzen ere badabiltza. Lan horiek egiteko kendu egin dituzte bertan zeuden patinatzeko instalazioak, U-ak, alegia, eta ez dituzte berriro jarriko. Horiek kenduta, autoak aparkatzeko plaza gehiago izango direla nabarmendu dute Udal arduradunek. 60 aparkaleku inguru zeuden orain arte.
Basarten eraki nahi duten skatepark berriaren diseinuan lanean ari direla jakinarazi dute Udaletik. Aurreratu dutenez, bowl zabal bat izango du eta "street" gune txiki bat sortzeko aukera aztertzen ari dira. Skatepark berria eraikitzeko lanak irailean hastea aurreikusten dute.