San Bartolome festetako azken egunean izaniko ustezko eraso sexistaren aurkako protokoloa martxan jarri dutela azaldu du Narrutsik taldeak, eta hala, erasotuari "babes osoa" eskaini nahi diote, eta erasotzaileari, aldiz, argi utzi nahi diote ez dutela horrelako jarrerarik onartzen eta "erasotzaileak gizartetik kanpora" nahi dituztela.
Udal zerbitzuek baieztatu dute erasoa fisikoa eta hitz bidezkoa izan dela eta Ertzaintza ikertzen ari dela gertaturikoa.
Gertaturikoa salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak. Gaur, hilak 30, izango da elkarretaratzea, 19:00etan hasita, Kalegoen Plazan. Era berean Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak eta Elgoibarko Udalak ere bat egin dute kontzentrazioarekin eta biktimari babesa erakutsi diote.