Harrobiarekin lanean diharduten hiru eskubaloi talde gonbidatu ditu Sanlok Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketako lehen edizioan lehiatzera. Zumaia, Iruñea eta Usurbilgo kadete mutilen taldeak aritu dira lehian, atzo eta gaur, IMH Kiroldegian. Etxeko taldeak eta usurbildarrek jokatu dute azken partida, gaur eguerdian, eta Usurbilgo taldeak 21-31 irabazi du partida, eta honenbestez baita txapelketa ere, jokatutako hiru partidak irabazi dituztelako. Zumaiako Pulpo taldea sailkatu da bigarren postuan, bi partida irabazita. Sanloko taldeak hirugarren egin du, partida bat irabazi eta bi galduta. Iruñeako Anaitasuna taldeak itxi du sailkapena, partida guztiak galduta.
Txapelketako jokalari onenaren saria Usurbil taldeko Jon Mikel Elexperi eman diote eta Pulpo taldeko Aratz Arrietak jaso du atezain onenaren saria.
Elgoibar Hiria txapelketako emaitzak
- ELGOIBAR 17 -PULPO 28
- USURBIL 43 -ANAITASUNA 21
- ELGOIBAR 31 -ANAITASUNA 26
- PULPO 27 -USURBIL 38
- PULPO 34 -ANAITASUNA 25
- ELGOIBAR 21 -USURBIL 31