Atletismo taldekoen entrenamenduak astelehenetan, eguaztenetan eta barixakuetan izango dira, 18:30etik 20:00etara, Mintxetan. Zortzi urtetik hasi eta senior-promesa mailara arteko atletek dihardute Mintxeta Atletismo Taldean. Taldeko kide izan nahi dutenek mintxeta@mintxeta.com helbidera idatzi behar dute edo 630 291 758 telefono zenbakira deitu, eta Danigatik galdetu.
Lasterketen egutegi bat daukate Mintxetakoek, ia igandero lasterketetan parte hartzeko aukera ematen duena. Hala ere, ez da derrigorrezkoa lehiaketetan parte hartzea. Mintxeta Atletismo Taldera batzen diren lagunek Mintxeta kirol gunera sartzeko aukera, eskolarteko kirol asegurua eta klubaren kirol arropa eskuratuko dituzte. Klubeko fitxa lortzeko %50eko beherapenak ere eskaintzen dituzte familia bereko bi kide edo gehiagok izena ematen badute.