Robotika Dibertigarria tailer teknologikoa urriaren 5ean hasiko da

Barren.eus 2018ko ira. 13a, 09:42

Robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko landuko dituzte Robotika Dibertigarria tailer teknologikoaren laugarren edizioan. Irailaren 17an zabalduko dute izena emateko epea.

Urriaren 5ean hasiko da Robotika Dibertigarria. Elgoibarko Udalak, DoPlay enpresarekin elkarlanean antolatutako tailer teknologikoak da, eta 7 eta 16 urte arteko haur eta gazteek robotak diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko, bideojokoak sortzeko eta asmakuntza teknologikoak garatzeko aukera izango dute; honako erreminta hauek baliatuta: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad...

Barixakuetan izango dira saioak, 17:00etatk 19:00etara bitartean, Makina Erremintaren Institutuaren (I.M.H) instalazioetan.

Irailaren 17tik 27ra bitartean eman behar da izena. Urritik maiatzera bitartean hileko 36 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko: http://bit.ly/robotikaelgoibar Informazio osoagoa honako telefono zenbakira deituta: 660 382 674.

  Lotura duten albisteak: