Zirardamendin hildako gudariak omenduko dituzte domekan

Barren.eus 2018ko ira. 20a, 12:38

Urtero legez, Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omenduko dituzte iraileko azken aurreko domekan, hilaren 23an. Antolatzaileek ekitaldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

1936ko irailaren 25an Arana Goiri batailoiko hamalau euskal gudari hil zituzten Zirardamendiko frontean, Mola jeneralaren tropen kontrako liskarretan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu.

Hildako gudariak omentzeko ekitaldia egingo dute domekan, irailaren 23an. 10:00etan elkartuko dira Aistiako Murkaikupe frontoi aurrean. Frontoi atzean dauden Gernikako arbolaren kimuei bisita egin ostean, Zirardamendirantz joango dira. Lau gudari deshobiratu zituzten lekuan egingo dute lehen geldialdia eta Gurutzea dagoen lekuan bigarrengoa. Lore eskaintza egingo dute eta Eusko Gudariak abestu. Gero berriro itzuliko dira Aiastiara eta salda eta txorizoa banatuko dituzte auzoko elkartean.

Lotura duten albisteak: