Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela 500 urte beteko dira hurrengo urtean, eta San Telmo Museoak ziklo bat jarri du martxan, helburu bikoitzarekin: batetik, ikerketa historikoek orain arte agerian laga dutena ezagutzera ematea, (Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan), eta, bestetik, euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.
San Telmo Museoa gai honen inguruan interesa dutenen, ikerlarien eta historialarien topaleku izango da hilero. Aste honetan Elgoibarren bizi den Javier Elorza historialari soraluzetarraren txanda izan da. Elorzak Elkanori buruz eta bere nabigazioaren testuinguruaz berba egin zuen, martitzenean, La marinería vasca en las grandes gestas de Elkano hitzaldian.
2022ra arte (Elkanok mundu-bira amaitu zueneko mendeurrena) ekimen ugari antolatuko dira.