Hamabost lagunek hartu zuten parte Baracchi Trofeoaren estreinako edizioan. Zozketa eginda osatu zituzten zazpi bikote eta batek bakarrik egin zuen erlojupekoa.
Ramonek eta Igorrek osatutako bikotea izan zen azkarrena. 38 minutu eta 12 segundoan egin zituzten 24 kilometroak eta eurak dira probako lehen irabazleak. Jon eta Alberto sailkatu ziren bigarren postuan (39:12). Partaideak gustura gelditu ziren lehen esperientzia honekin eta datozen urteetan segida izango duela diote. Honen antzera jaioko ziren beharbada Eibarko Bizikleta moduko txirrindularitza lasterketak. Ikusi egin beharko da ze ibilbide daukan. Momentuz, probaren logotipoa ere egin dute eta herrtarrei erakusteko eskatu digute. Honatx: