Feminista, hezitzailea eta Feminicidio.net-eko partaidea da Amelia Tiganus, eta astelehenean, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Mendaron, Jubilatuen lokalean (Herriko Enparantzan, Lagun Betikoak taberna ondoko lokalean).
La prostitución: ocio y negocio masculino izenburua eman dio hitzaldiari, eta bere esperientziatik abiatuko da Tiganus. Izan ere, Errumanian saldua izan ostean, bost urtez ibili zen klub batetik bestera prostituzioan, eta sare hartatik irtetea lortu zuen duela hamabi bat urte. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.