Azaroaren 15ean, eguena, eskainiko dute Dolomiti: piano piano, si va lontano emanaldia musika eskolako auditoriumean (20:00). 1984. urtetik, urtero-urtero mendi irteerak egin dituzte Elgoibarko zein inguruko herrietako hainbat emakumek, Txitxibilaldiak izenarekin. Lourdes Zubiaurre zenaren goitizena zen 'Txiki' eta hortik hartu zuten izena. Joan den uztailean Italiako Dolomita mendietara egindako bidaiaren nondik norakoak kontatuko dituzte musika eskolan.
•Hurrengo emanaldiak
2018ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa urriaren 25ean hasi zen, Pyrenees Stage Run: Gure mendi bidaia izeneko emanaldiarekin. Kotoizko zaindariak film laburraren emanaldia izan zen bigarrena eta Dolomiti: piano piano, si va lontano izango da hirugarren emanaldia. Zikloko laugarren saioan Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko bost film labur eskainiko dituzte Herriko Antzokian. Azaroaren 22an izango da, 21:00etan. Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaldarrak itxiko du aurtengo zikloa, azaroaren 28an eskainiko duen Porrotaren Alde hitzaldiarekin. Musika eskolan izango da (21:00).