Besteak beste, erretiratuentzako gimnasia, zumba, spinning eta krosfit moduko kirol modalitateak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute ate irekien jardunaldian parte hartzen duten lagunek. Abenduaren 15ean, zapatua, izango da. Interesatuek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan. Parte hartzaileen kopurua mugatua dela ohartarazi dute antolatzaileek, 25 lagun saio bakoitzeko.
Hona hemen saio bakoitzari buruzko xehetasunak:
- Jubilatuentzako gimnasia: 9:00etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Elena
- Zumba: 10:00etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Elena
- Spinning: 10:00etan, Mintxetan. Monitorea: Iñigo
- Krossfit: 11:15etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Iratxe