Uxue Alberdik, Danele Sarriugartek, Joseba Sarrionandiak, Gorka Urbizuk, Nerea Ibarzabalek, Ruper Ordorikak, Onintza Enbeitak, Eneko Sagardoik, Igor Elortzak, Andoni Egañak, Ilaski Serranok, Julio Sotok, Maite Berriozabalek eta Manex Agirrek parte hartu dute proiektuan, elkarren artean bikoteak osatuta.
Kulturgileek jarritako abiapuntuei edo galderei erantzun diete bertsolariek, idatziz, Buruz buru proiektuan. Elgoibartar biek elkarrekin jardun dute "Gertatzen ari da" saiakeran. Sarriugartek Donostian egin zuten auzkezpenean azaldu zuenez, Alberdik eta berak puntuka jardun zuten solasean, galdera batetik abiatuta: ea bere belaunaldiak zer ekarri dion bertsolaritzari galdetu zion eta aurreko belaunaldiak ekarritakoari begira jarri zen Alberdi. Abiapuntuak asko izan dira, eta landutako estiloak ere bai: saiakerak, ipuinak..., eta bai puntu jartzaileek eta baita idazleek ere proiektuari jarraipena emateko gogoa agertu dute.
Lankuk argitaratu du bilduma. Bertsozale Elkarteak, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da Lanku.