Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei, eta euskaraz ez dakiten haur eta gaztetxoei laguntzea da Elgoibarko Izarraren Berbazulo egitasmoaren helburua. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hainbat ikaslek hartzen dute parte Berbazulon, zortzi taldetan banatuta. Horietan diharduten hainbat umek elkar gehiago ezagutzeko aukera izan zuten Niala magoak Kultur Etxean eskaini zuen ikuskizunean.