Hiru autok istripua izan dute Melitoneko biribilgunean

Barren.eus 2018ko abenduaren 11

Melitoneko zubiaren ondoan dagoen biribilgunean gertatu da istripua, gaur goizean, eta ibilgailuetako bat biribilgune gainera igo da.

Hiru ibilgailuk istripua izan dute goizean N-634 errepidean. Txapa istripua izan bada ere, ibilgailuetako bat, lur orotako ibilgailua, errepidetik irten eta biribilguneko berdegunera igo da. Autoa biribilgunetik kentzen ari ziren unea jasotzen du bideoak.