Gabon Zahar Feria eguna baliatu dute beste behin ere urteko gaztarik onena aukeratzeko. Zortzi gaztagilek hartu dute parte aurtengoan, guztiak ere urtean zehar txapelketaren bat irabazitako gaztak. Epaimahaikideek ez dute lan makala izan saruduna aukeratzen. Azkenean, Lekarozeko Kortaria izan da irabazlea. Barazkien atalean, Elgoibarko Txillarre baserriak jaso du lehenengo saria. Sari berezien artean, Sallobente auzoko Ansola Basterra baserriko Andres Badiolari eman diote mendiak hobekien zaindu dituen baserritarrari zegokion saria.
Aurten, bestalde, hiru emakume nekazari omendu dituzte, urteetan zehar Elgoibarko feriari egin dioten ekarpenagatik.
Feriako argazkiak eta sarituenak argazki albumean dituzue.