Jose Ramon Cabrerak irabazi du erotismoa eta lorategiak uztartzen zituen argazki lehiaketa, Allarizen

Barren.eus 2019ko urt. 8a, 14:49

Festival Internacional de Xardins de Allariz jaialdiaren 9. ekitaldia egin zuten Galiziako Allariz herrian, maiatzetik urrira bitartean. Aurten argazki lehiaketa ere antolatu dute estreinakoz eta Jose Ramon Cabrera elgoibartarrak ateratako argazkiak eskuratu du lehen saria.

Lorategiei buruzko lehiaketa izan da. Izan ere, herriko lorategi eta berdeguneekiko sentsibilitatea sustatzea du helburu Festival Internacional de Xardins de Allariz ekimenak. Bederatzigarren edizioko gaia 'O erotismo no xardin' izan da eta erotismoarekin zerikusia duten hamabi lorategi edo berdegune sortu dituzte nazioarteko hainbat paisajistak, Arnoia ibaiaren ertzean berreskuratu duten 38.000 metro koadroko lur eremuan. Jaialdiak iraun duen bitartean bertan ateratako argazkiak lehiaketara aurkeztu zitezkeen aurten, antolatzaileek argazki lehiaketa antolatu baitute estreinakoz. Halaxe egin zuen Jose Ramon Cabrera Cid elgoibartarrak eta berak lehiaketara aurkeztutako argazkiak jaso du gero boto gehien Internet bidez, 700 bototik gora. Elgoibarrek eta eskualdeak orohar, erlazio berezia du Allarize herriarekin, bizilagun asko baitira handik hona etorritakoak. 

Cabrerak Elgoibarko Udalaren 2019ko Egutegia osatzeko argazki lehiaketan ere lortu du sari bat.

2019 01 08 jose ramon cabrera elgoibar