Selemon Barega, Stanley Waithaka eta Yasemin Can atleten bisita izan zuten atzo Elgoibarko Ludotekako erabiltzaileek. Era guztietako galderak egin zizkieten umeek eta gustura aritu ziren saltakariak, bai galderei erantzunez eta baita umeekin jolasean ere, futbolinean, besteak beste.
•Azken orduko bajak eta altak
Mintxeta Atletismo Taldeak zenbait azken orduko aldaketa iragarri ditu domekako kroserako. Batetik, Abdelaati Iguider marokoarra ezin izango dela etorri jakinarazi dute, min hartuta dagoelako. Bestetik, azken orduan kontratatu dituzten hainat atletaren berri ere eman dute.
- Gizonezkoen lasterketa nagusian hartuko dute honakoek: Yago Rojo (Atletismo Bikila), Amin Houkmi El Jarmouni (Atletismo Bikila), Tariku Novales (Go Fit Athletics), Jorge Blanco Alvarez (CA Fent Cami Mislata) eta David Palacio (CA Fent Cami Mislata).
- Honako beste hauek emakumezkoen lasterketa nagusia korrituko dute: Maria Teresa Urbina (Bilbao Atletismo), Elena Garcia Grimau (Valencia Sports), Kate Holt (Ingalaterrako selekzioa), Nicole Taylor (Ingalaterrako selekzioa), Naomi Taschimowitz (Ingalaterrako selekzioa) eta Rachel Robinson (Ingalaterrako selekzioa).