Umeentzako ekintzak eta saxofoi doinuak San Anton egunerako

Barren.eus 2019ko urt. 15a, 14:14

San Anton eguna izango da eguena, urtarrilaren 17a, eta hainbat ekintza antolatu ditu Udalak. Musika eta umeentzako ekintzak izango dira, besteak beste.

Santuaren omenezko mezarekin hasiko dira San Anton egunerako antolatutao ekintzak. Parrokiako abesbatzak kantatuko du mezan. Umeek ere izango dute festarako aukera, goizez eta arratsaldez Kalegoen eta Aita Agirre plazetan ipiniko dituzten haur parkeetan. Euria egingo balu, ikastolako frontoian ipiniko dituzte haurrentzako jolasak. 17:30ean, berriz, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek kalejira egingo dute herriko dultzaineroekin.

•Seïn laukotearen kontzertua
Musikak ere izango du tartea sanantonetan. Emudafek antolatuta, Seïn saxofoi laukoteak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Alberto Mielgo (soprano saxofoia), Iker Martin (saxo tenorea), Txomin Duhalde (baritonoa saxofoia) eta Aitor Nova (saxofoi altua) dira laukoteko kideak, elgoibartarra azkena, Inazio Bereziartua eskolako irakaslea den Aitor Nova. Jakinarazi dutenez, estilo desberdinetako lanekin osatu dute Elgobarren eskainiko duten egitaraua. "Transkripzioak, laukotearentzako idatzitako obrak, moldaketak eta antzerakoak", zehaztu dute. Hona joko dituzten piezak: October (Eric Whitacre), Euskal suite (Aita Donostia), Meditango (Astor Piazzola), Rise (Steven Bryant) eta Suite Helenica (Pedro Iturralde). Datorren otsailaren 3rako ere iragarri dute kontzertua Elgoibarren, hori ere Herriko Antzokian.

Parrokiako jaiotza mekanikoa ikusteko azken eguna izango da San Anton eguna. Parrokiako lokalean ikus daiteke, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.
2019ko San Anton jaietako egitaraua.

  • 11:00 Meza Nagusia: San Bartolome parrokiako abesbatzak hartuko du parte.
  • 11:30-14:00 / 16:30-19:30 Umeentzako parkea, Kalegoen plazan eta Aita Agirre plazan. Euria egiten badu, Ikastolako frontoian.
  • 12:30 San Anton kontzertua. Emudafek antolatuta, Seïn saxofoi laukoteak hartuko du parte. Herriko Antzokian.
  • 12:30 Zigilu erakusketaren inaugurazioa. Mufomi Fosil eta Mineralen 25. urteurrenari eskainiko diote aurten erakusketa. Hilaren 26ra arte, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
  • 17:30 Erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten kalejira, herriko dultzaineroekin.
  • 19:00  Elgoibar 1936, Zentral elektrikoetako fusilamenduak liburuaren aurkezpena. Udaletxek pleno aretoan.

2019 01 15 2017 01 17 san anton eguna elgoibar umeak1