Ikastolako frontoia ia beteta zela jokatu zituzten barixaku gauean 27. San Anton Pilota Txapelketako finalak. Promesa mailako finala jokatu zuten lehenik eta Unai Alberdik eta Antton Apezetxeak 22 eta 18 irabazi zieten De La Fuentek eta Olidenek osatutako bikoteari. Jarraian lortzen duten bigarren garaipena da Alberdirentzat eta Apezetxearentzat, iaz ere eurek jantzi baitzuten irabazlearen txapela. Iaz moduan, gainera, Umore Ona taldeko Antton Apezetxea goizuetarra aukeratu zuten finaleko pilotaririk onena. Unai Alberdiren (Azpeitia, 1999) anaia nagusiak, Jonek, irabazi zuen iaz seniorretako finala Elgoibarren eta Asegarcerekin bi urterako kontratua sinatu ostean profesionaletan debuta egin zuen zuen gero irailean, Elgoibarko Torneotik pasa diren pilotari dezentek egin izan duten moduan.
Aurtenngo San Anton Torneoan Albizturgo bi pilotari izan dira nagusi, Eneko Labaka eta Xabi Telletxea. Finalean 22 eta 13 irabazi zieten Salaberriari eta Bikuñari. Eneko Labaka aurrelaria aukeratu zuten finaleko pilotaririk onena. Sari banaketa ekitaldian Inaxio Errandonea pilotari ohiaren laguntza izan zuten Elgoibarko Udaleko eta Lagunak Pilota Eskolako ordezkariek.