Leherketak egoteko arriskua zegoela-eta jendea ingurutik aldendu dute udaltzainek. 9:00ak inguruan piztu da sua eta Eibarko suhiltzaileak 9:15 inguruan ailegatu dira. Hamar minutu nahikoa izan dituzte sutea kontrolpean izateko. Anbulatorioa ere martxan da berriro.
Hona bideoan BARRENen twitter kontuan:
- Auto batek su hartu du Anbulatorio ondoan, baiana suhiltzaileek kontrolpean dute pic.twitter.com/ouPbvjGg5f #Elgoibar #sutea
- Suhiltzaileak sua hartu duen autoa amatatzen pic.twitter.com/yW2vQxbnia @BomberosEuskadi #Elgoibar
- Herritar batek grabatutako irudiak pic.twitter.com/xEpXLyYFcX #sutea #Elgoibar
Duela urte batzuk, 2013an, beste auto batek ere su hartu zuen gaurkoak hartu duenetik metro batzuetara, Bernardo Ezenarro kalean.