Sukia enpresa izango da Sanloren Eskubaloi Eskolako babeslea

Barren.eus 2019ko urt. 28a, 21:28

Elgoibarko eskubaloi harrobiaren laguntzaile nagusia Sukia eraikuntza enpresa izango dela jakinarazi du Sanlok.

Sanlo eskubaloi taldeko eta Construcciones Sukia enpresako arduradunek bi aldeek sinatu duten akordioaren berri eman dute. Sukia izango da aurrerantzean Sanloren Eskubaloi Eskolako babeslea. Sanloko arduradunek gogora ekarri dutenez, Eskubaloi Eskolaren hasieran ere izan zuten Sukiaren babesa, eta eraikuntza enpresak harrobia garatzen laguntzeko dirua ematea erabaki du berriro ere.

Sanloko arduradunak pozik daude bi aldeek lortutako akordioarekin eta halaxe adierazi dute: "Berri ezin hobea gure klubarentzat, lagungarri izango zaigulako, batetik txikienen formazioan kluba baliabide egokiez hornitzeko, eta bestetik bultzada bat emateko klubeko txikienen kategoriei, neska-mutilen belaunaldi berriak eskubaloira erakartzeko". Sukia enpresako arduradunek erakutsitako prestutasuna eta proiektuan duten konfiantza ere nabarmendu dituzte.

2019 01 28 sanlo elgoibar sukia babesa v1