Punk rock musika eta La Polla Records taldearen abestiak Elgoibarko Gaztetxean

Barren.eus 2019ko urt. 31a, 18:40

Gazte Asanbladak eta Salento jatetxeak elkarlanean antolatuta, Ultimatum eta La Txirla Records taldeek kontzertua emango dute zapatuan Sutegian, Elgoibarko Gaztetxean. Punk rock musika estiloko musika egiten dute bi taldeek.

2019 01 31 ultimatum elgoibar gaztetxea salentogaz kartelaUltimatum musika taldea Iruñean sortu zen 1984an, eta bi urte beranduago desegin zen. Garaian, bi kantu soilik grabatu zituzten, 'Condenados a Luchar-Borrockari Loturik' disko bilduman argitaraturiko abestiak. Etenaldi luze baten ondoren, 2011n batu ziren berriz eta 2012tik oholtzan dabiltza berriz ere. Talde era berriarekin taularatzen dira orain, Kutxa (Ahotsa) delarik taldeko arima.
La Txirla Records taldea Agurainekoa da, eta 80ko hamarkadan euskal punk rock estiloan puntan ibili zen La Polla Records taldeari egiten dio omenaldia. 21:00etan hasiko da kontzertua, eta doan izango da.

 • Hurrengo kontzertuak
Gazte Asanbladak hilean kontzertu bat antolatzeko asmoa dauka, eta hau izango da aurtengo lehenengoa. Martxoaren 15ean Anari etorriko da gaztetxera, eta apirilaren 6an Perlata eta John Dealer & the coconuts.

Ondorengo bideoan, La Txirla Records La Polla Records taldearen El Avestruz abestia joten, Ugaoko jaietan.