Mendaroko ikastolako ikasleek Mendaroko Ospitalera eraman dituzte gaur goizean santa eskeko koplak eta doinuak. Zapatuan, berriz, herriko kale eta baserriak koplatu zituzten Mendaron, eta eguraldi euritsua eta hotza egin arren, diru kopuru polita batu zuten, 2.879,10 euro guztira. Batutako dirua Ameikutz musika eskolari eta Sendi Anaitasunari emango diote. Etxegiña taldekoak ere zapatuan aritu ziren santa eskean Elgoibarko auzoetan eta kaleetan barrena.
• Baserriz baserri Elgoibarren
Elgoibarko Izarrakoak baserriz baserri irtengo dira gaur, 14:30etik aurrera. Bi taldetan banatuta, ahalik eta baserri gehien pasatuko dituzte kopla kantari. Elgoibar Ikastolako umeek ere ospatuko dute Santa Ageda. Kalejiran irtetekoak ziren arren, ikastetxe barruan egitea erabaki dute.